Eck, Johann Maier
Alemaniar teologo katolikoa, Ingoldstadteko unibertsitateko kantziler-ordea (Eck, Suabia, 1486 - Ingoldstadt, 1543). Erreformaren etsairik gogorrenetakoa izan zen; Luteroren induljentziei buruzko tesiak kritikatu zituen, Obelisci liburuan; Luterok Asterici liburuan erantzun zion. Ecolanpadio eta Erasmoren kontra ere aritu zen.