Ecija
Sevillako udalerria, Genil ibaiaren ertzean, ordoki zabal oparo baten erdian. 35.566 biztanle (1991). Nekazaritza da lanbide hedatuena, baina lan falta handia dago. Bertan izaten dira, udan, Iberiar Penintsulako tenperatura gorenak (Andaluziako zartagina deitzen diote). v Historia. Iberiarrak, zeltak, grekoak eta erromatarrak bizi izan ziren antzinateko Astigi edo Ecijan. Arabiarrek Estadja izena ezarri zioten. Monumentu ugari ditu (elizak, jauretxeak eta jauregiak). 1814-1818 bitarteko urteetan bidelapur talde bat nagusitu zen Ecija aldean, Sevillaren eta Kordobaren arteko bidean (Los siete niños de Ecija, Ecijako zazpi haurrak).