Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ecclesiastiko

Itun Zaharreko liburu deuterokanonikoa, Siraken jakituria edo Jesusen jakituria deitua juduen Hirurogeita hamarren Biblian. Berrogeita hamaika atal ditu. Ben Sirak izeneko maisuak idatzi zuen K.a. 190-180 bitarteko urteetan eta bere bilobak bihurtu zuen grekora K.a. 132. urtean.