Eça de Queirós, Jose María
Portugaldar eleberrigilea (Povoa de Varzim, 1845 - Paris, 1900). Zuzenbide ikasketak egin zituen Coimbran. Ondoren politikari lotu zitzaion, eta kontsul izan zen Habanan (1872), Newcastlen (1874), Bristolen (1878) eta Parisen (1888). Eça de Queirós Portugalgo eleberri modernoaren sortzailea eta lehen maisua izan zen. Haren obrek bere herriko bizitza dute aztergai, ikuspuntu errealista eta naturalista batetik: O crimen do padre Amaro (1875-1876, Amaro aitaren hilketa), O primo Basilio (1878, Basilio lehengusua) O mandarim (1880, Mandarina), A reliquia (1887, Erlikia), Os maias (1888, Maiak), O epistolario de Fradique Mendes (1891, Fradique Mendes-en gutunak) eta A ilustre casa de Ramires (1900, Ramiresen etxe ospetsua).
- Ebroko Gudua
- ebuliometro
- ebulioskopio
- eburnazio
- eburoi
- Eça de Queirós, Jose María
- Ecala
- Ecce Homo (Hona hemen gizona)
- Eccles, John Carew
- Ecclesiastes
- Ecclesiastiko