Dupond, Patrick
Frantses dantzaria (Paris, 1959). Hogeita bat urte zituela Parisko operako dantzari nagusi izendatu zuten (1980). Talde horren barruan berdin-berdin dantzatu ditu lan klasikoak (Don Kixote, Giselle) nahiz garaikideak: Ameskeriak (Serge Lifar), La Dame de pique (Piketako dama), Le Fantôme de l'Opéra (Roland Petit, Operako fantasma), Salomé (Maurice Béjart), Au bord du précipice (Alvin Ailey, Amildegiaren ertzean), le Songe d'une nuit d'été (John Neumeier, Udako gau bateko ametsa). 1988-1990 bitartean Nancyko ballet frantseseko zuzendari artistikoa izan zen, eta ondoren, 1990-1995 bitartean Parisko Operako dantza zuzendaria.