Dupin, Charles
Frantses matematikaria eta politikaria (Varzy, Nivernais, 1784 - Paris, 1873). Monge matematikariarekin egin zituen ikasketak; beste batzuen artean azalen makurtasunaren adierazlea, ukitzaile konjugatua eta lerro asintotaren kontzeptuak sortu zituen lehen aldiz gainaldearen teorian. Politikari dagokionez, Frantziako estatuko kontseilaria, Itsas Arazoetako ministroa eta senataria izan zen. Obrak: Dévéloppements de géométrie pure (1813) eta Application de géométrie et de mácanique (1822),