Duperier, Arturo
Espainiar fisikaria (Pedro Bernardo, 1896 - Madril, 1959). Madrilen eta Parisen egin zituen fisika ikasketak. Madrilgo unibertsitateko katedraduna izan zen. 1939tik 1953ra arte erbesteraturik bizi beharra izan zuen, bere katedra galdurik, eta denbora horretan fisikako irakasle izan zen Londresen. 1953. urtean Madrilgo katedra eskuratu zuen berriro. Izpi kosmikoen neurketarako prozedura eta tresna berriak asmatu zituen.