Dupont de L’Etang, Pierre Antoine
Frantses jenerala (Chabanais, Charente, 1765 - Paris, 1838). Iraultzako eta Inperioko gerretan nabarmendu zen (Valmy, Marengo, Ulm, Frieland), baina espainiarrek (Castaños jeneralak) irabazi egin zuten Bailen-en 1808. urtean. Ondorioz Napoleonek atxilotu zuen. Luis XVIII.ak Gerrako ministro izendatu zuen 1814. urtean.