Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dupleix, Joseph François

Frantses kolonizatzailea eta administraria (Landrecies, 1697 - Paris, 1763). Ekialdeko Indietako Konpainiako zuzendari nagusia izan zen. Ingelesen aurka borroka egin zuen. Frantziaren merkataritza egoera hobetu zuen. Indiako Dekkan eskualdearen hegoaldean benetako babes lurralde frantsesa eratu zuen, baina 1754. urtean Frantziara itzultzera behartu zuten. Ondorioz Frantziak mendeko lurraldeak galdu zituen.