Dupont de Nemours, Pierre Samuel
Frantses ekonomialaria eta politikaria (Paris, 1739 - Wilmington, Delaware, 1817). François Quesnay ekonomialariaren ikasle izan zen, eta ekonomia politikoari buruzko obra ugari idatzi zuen: Physiocratie (1767), Origines et progrès d’une science nouvelle (1768) eta Table raisonnée des principes de l’economie politique (1773). Estatu Batuetara jo zuen 1814. urtean.