Dupanloup, Felix
Frantses prelatua (Saint-Felix, Savoia, 1802 - Lacombe gaztelua, Savoia, 1878). Frantziako Akademiako kidea eta Orléanseko apezpikua, alderdi katoliko-liberaleko burua izan zen bigarren Inperioaren garaian. Diputatu izendatu zuten 1871. urtean, eta senatari hautatu zuten bost urte geroago. Pedagogiari eta kristau ikasbideari buruzko obrak eman zituen argitara.