Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

duodeno

iz. Biol. Heste meharraren lehen atala, urdailaren eta ieiunoaren artean dagoena.  v  Gizon helduarenak 30 cm inguru ditu, eta zaldi perraren itxura izaten du. Egituraz, duodenoak ez du hesteekin ezberdintasun garrantzizkorik eta digestio prozesuan ere oso antzeko eginkizunak dituzte duodenoak eta hesteek. Bi atal bereiz daitezke duodenoan: duodeno erraboila, goikoa, duodeno hormonak biltzen dituena, eta behekoa, duodenoaren digestio atala, gibelari darion behazun urinak eta areari darizkionak biltzen dituena. Atal honetan aretik datozen urinek azidoak neutralizatzen dituzte, eta behazunaren eraginez gantzak xurgatzen dira.