Ducasse, Roger
Frantses musikagilea (Bordele, 1874 - Paris, 1954). Fauré-ren ikaslea. Herri musika irakasteari ekin zion. Pianorako, ganberarako eta orkestrarako (Sarabande, Suite française) obra ugari idatzi zuen. Bereak dira, halaber, Au jardin de Marguerite eta Ulysse et les Sìrenes poema sinfonikoak, Orfeo mimodrama eta Cantegril opera komikoa.