Du Bois, William E B
Estatu Batuetako politikari eta idazle mestizoa (Great Barrington, Massachusetts, 1869 - Accra, Ghana, 1963). Panafrikanismoaren aldeko sutsua zen, eta beltzen aldeko erakunde nazionala sortu zuen 1909. urtean (National Association for the Advancement of Colored People). Lehen Mundu Gerraren ondoren Afrika beltzeko biztanleen arazoez hasi zen arduratzen. 1961. urtean alderdi komunistako kide egin zen. Handik bi urtera Accrara jo eta Ghanako herritar egin zen. Obrak: Souls of Black Folk (1903, Beltzen arimak), The Word and Africa (1947, Mundua eta Afrika) eta In Battle for Peace (1952, Bakearen aldeko guduan).