Drygalski, Erich von
Alemaniar geografo eta bidaiaria (Königsberg, 1865 - Munich, 1949). Hormaguneak aztertu zituen bere bidaietan. Zientzia ikerketen zuzendari izan zen Groenlandian eta Antartikan 1891-1893 eta 1901-1903 urteetan. Municheko unibertsitateko irakaslea izan zen 1906. urtetik 1934. urtera arte.