Du Barry, kondesa
Luis XV.aren maitalea, gortean garrantzi handia izan zuen emakumea (Vaucouleurs, 1743 - Paris, 1793). Artearen alde eta horretan aritzen zirenen alde lan asko egin zuen. Erregea hil ondoren, hark beretzat eraikitako Louveciennes-eko gaztelura erretiratu zen. Iraultzaren garaian Ingalaterrara erbesteratu zen, baina atxilotu egin zuten eta gillotinan hil.