Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dove, Arthur

Estatu Batuetako margolaria eta marrazkigilea (Canandaigua, 1880 - Huntington, 1946). 1907 eta 1909 bitartean Parisen bizi izan zen, eta Cézanne margolaria aztertu zuen sakon. Estatu Batuetara itzulitakoan, gauzakiak baztertuz eta espazioa eta kolorea antolatuz, abstrakziorako bidea hartu zuen.