Díaz de Garayo Ruiz de Argandoña, Juan
Arabako hiltzaile sonatua, Sacamantecas ezizenaz ezaguna (Egilaz, 1821 - Gasteiz, 1880). Nekazaria eta morroia, 6 emakume hil zituen bortxatu ondoren. Arabako Lautadako izu eta amets gaizto izan zen; bere bizia eleberri eta filmera (Cuerda de presos) eraman izan da. Atxilotu ondoren Gasteizen urkatu zuten 1880. urtean.