Díaz de Ulzurrun Etxarte, Pedro
Euskal idazlea (Iruñea, 1924 - Iruñea, 1994). Zaragozan egin zituen Medikuntzako ikasketak eta Bilboko erietxean sakondu. Euskaltzain urgazlea izan zen. Nafarroako Diputazioko Bianako Printzea Institutuko Euskararen Sustaketarako Sailaren zuzendari izan zen. Haren zuzendaritzapean nafar idazleen hainbat liburu eman ziren argitara. 1960. urtean Makirriainen aurkitutako 1828ko euskal katixima bat aztertu zuen.