Díaz de Rada, Eustaquio
Nafarroako jeneral karlista (Andosilla, 1815 - Abanto, 1874). Lehen karlistadan borrokatu zen. Prim jeneralak Burgosko komandante nagusi izendatu bazuen ere, ez zuen asko iraun postu horretan, susmagarria baitzen Karlosi zion leialtasuna. 1872. urtean, Euskal Herriko jeneral nagusia izan zen garaian, bigarren gerra karlistako lehen altxamenduaren buru izan zen.