Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Díaz de Arcaya y González de Echávarri, Manuel

Arabar idazlea (Gasteiz, 1841 - Zaragoza, 1916). 1870. urtean Avilako Institutuko katedra eskuratu zuen historian. Bruselako Zientzia Elkarteko kidea izan zen, Madrilgoa eta Zaragozako San Luisko Arte Ederretakoa. Arabak bertako kronikari izendatu zuen. Obra ugari idatzi zuen: Apuntes de Fisiología Humana, Principios de Fisiología Humana e Higiene, Cuadros sinópticos de Historia Natural, Leyendas alavesas, La Basílica de Nuestra Señora de Estíbaliz, La Basílica de San Andrés de Armentia, El gran canciller D. Pedro de Ayala, Dos poetas alaveses del siglo XIV, Al borde del precipicio, etab.