Díaz de Espada y Landa, Juan
Arabar elizgizona eta ongilea (Arroiabe, 1756 - Habana, 1832). Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Kargu hauek bete zituen: Errege Gudarosteko kaperaua, Villafranca del Bierzoko katedraleko priorea, kalonjea eta katedraduna eta Kubako apezpikua. Erietxe bat zabaldu zuen bere jaioterrian.