Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Derry

edo Dhoire. Ipar Irlandako konderria, Sperrim mendien (Sawel mendia, 683 m) eta Foyle eta Bann ibaien artean, iparraldeko kostaldean. 3.725 km2 eta 95.700 biztanle (1986). Hiri nagusiak: Derry eta Coleraine. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (patata eta zekalea) eta arrantza (izokina, aingira) dira. Industria Derry hirira bildu da nagusiki.