Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Derrecagaix, Victor Bernard

Jatorri euskalduneko militar frantsesa (Baiona, 1833 - Paris, 1920). Krimeako gerran egon ondoren, Aljeriako konkistan parte hartu zuen eta bertan hasi zen topografia lanak egiten (1856-1867). Parisa itzuli ondoren idazle gisa hasi zen Revue Militaire delakoan. 1870. urtean Prusiaren aurkako gerran hartu zuen parte. 1887an historia irakasle izan zen Gerra Eskola Nagusian. Bertan ikasle izan zituen Lehen Mundu Gerran ari izan ziren militar ospetsuenak (Foch, Pétain,…). Armadako geografia zerbitzuko zuzendaria izan zen. Historia eta biografia militar ugari idatzi zuen (Le maréchal Comte Harispe, 1916). Bere oroitzapenak 1921. urtean eman ziren argitara, bera hil ondoren.