Dervaux, Pierre
Frantses orkestra zuzendaria (Juvisy-sur-Orge, 1917 - Marseilla, 1992). Pianoa eta perkusioa ikasi zituen Parisko Kontserbatorioan. Tinbal-jotzaile bezala hasi zen, baina gero orkestra zuzendari bezala jarraitu zuen. Québec-eko orkestra sinfonikoa, Loireko Herrialdeetako orkestra filarmonikoa eta Nizako orkestra zuzendu zituen, besteak beste. Sobietar Batasunean, Estatu Batuetan nahiz Japonian ibili zen. Orkestra zuzendaritzako irakasle izan zen Parisko musika eskolan, Montréalgo Kontserbatorioan eta Nizako udako eskolan. Frantziar musikarekiko zaletasun berezia izan zuen, batez ere, Ravel, Schmitt, Indy eta Roussel-en musikarekiko, bere sentikortasunari oso ondo egokitzen zaiolako edo.