Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Derry

(Gaelikoz, Dhoire eta Derry; Ing. Londonderry). Ipar Irlandako bigarren hiria, izen bereko konderriko hiriburua eta portu garrantzitsua, Lough Foyle itsasadarrean. 51.617 biztanle (1983). Apezpikutegi katolikoa eta protestantea. Ehungintza (lihoa eta alkandorak); altzariak, ontziola txikiak eta janari industria. v Historia. Columkill edo Colomba santuak sortu zuen 546. urtean Derryko monasterioa, eta hura izan zen hiriak izan zuen lehenengo bizigunea. Eskandinaviarrek eta normandiarrek hainbat alditan eraso eta hartu zuten IX-XIII. mendeetan. Ingelesen lehen erasoa 1613. urtekoa da. 1689an konkistatu zuten 105 egunez setiatu ondoren. 1969tik aurrera, borroka latzak izan dira Derryn bertako katoliko errepublikarren eta britainiar armadaren laguntza duten protestante batasunzaleen artean.