Derzhavin, Gavrila Romanovich
Errusiar olerkaria (Kazan, 1743 - Novgorod, 1816). XVIII. mendeko errusiar olerkari bikainenetakoa. Militarra zen eta 1772ko nekazarien matxinadan Katalina II.aren alde azaldu zen. Horren truke Katalinak gobernadore izendatu zuen lehenik eta bere idazkari geroago. Baladak, tragediak eta beste zenbait genero landu zituen, odak batez ere. Entziklopediaren izpirituari aurre egin nahian, erlijioari eta moralari buruzko olerki asko egin zituen. Bere lan aipagarri batzuk: Na smert knyazya Meshcherskogo (Meshcherski Printzearen Heriotzean, 1779); Ur-jauzia (1791); Jaun Handia (1794); Zavansk-en bizitza (1807), Bog, Felitsa, etab.
- derrigortze
- Derry
- Derry
- Dervaux, Pierre
- Derwent
- Derzhavin, Gavrila Romanovich
- Des Forêts, Louis René
- Des Moines
- desafiatu, desafia, desafiatzen
- desafiatze
- desafio