Chaunu, Pierre
Historialari frantsesa (Belleville, 1923). Gaur egungo hispanista ospetsuenetakoa da, eta Sorbonan aritu izan da irakasle. Aipagarriak ditu obra hauek: Histoire de l’Amérique latine (1949, Latinoamerikaren historia), L’Espagne au temps de Philippe II (1965, Filipe II.aren garaiko Espainia, elkarlanean egina), L’Espagne de Charles Quint (1973, Karlos V.aren Espainia), Histoire et population (1979, Historia eta biztanleria).