Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chaumont

Frantziako ipar-ekialdeko prefetura hiria, Champagne-Ardennes eskualdean (Haute-Marne), Marne eta Suize ibaien lotunean. 29.329 biztanle. Industria eta garraio hiri garrantzitsua (larrugintza, eraikuntza metalikoak). v Historia. Antzina Calvus Mons izan zen. Champagne-ko Etxearen esku geratu zen 1228. urtean. 1814ko martxoaren 9an Errusia, Austria, Prusia eta Ingalaterrako ordezkariek Napoleonen aurkako aliantza izenpetu zuten Chaumont-en: itun honen arabera hogei urteko epean, Frantziako mugak 1792 baino lehen zeuden zedarrietara bihurtzeko ahaleginetan jardungo zuten estatu sinatzaileek.