Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chattanooga

Estatu Batuetako hiria, Tennessee estatuaren hegoaldean, Tennessee ibaiaren ertzean. 169.565 biztanle (1980, hirialdeak 320.761 biztanle ditu). Burdinbide eta industria hiri garrantzitsua. Ehun langintza, erreaktore nuklearrak eta mekanika industria. v Historia. Banakuntzarako gerra garaian konfederalen egoitza garrantzitsua izan zen Chattanooga. Grant eta Sherman jeneralek 1863. urtean garaitu zituzten hegoaldeko konfederalak Chattanoogako guduan.