Chávarri Salazar, Benigno
Bizkaiko enpresa gizona. Bizkaiko Labe Garaietako lehen kudeatzaileetariko bat izan zen. Alderdi kontserbadoreko kidea, Gorteetako diputatu eta Erreinuko senatari hautatu zuten. 1914. urtean markes titulua eman zioten. Goraldi handia egiten ari zen euskal abertzaletasunari aurre egiteko sortu zen Liga Monárquica alderdiko kidea izan zen.