Chauvet-eko haitzuloa
Frantziako haitzuloa, historiaurreko margolanez apaindua. 1994. urtean aurkitu zuten hiru espeleologok, haien artean Jean-Marie Chauvet-ek, Combe d'Arc deritzan lekuan, Vallon-Pont-d'Arc-en inguruan, Ardèchen. Hormetako margolanak eta grabatuak, K.a. 30000. urte ingurukoak, gaur egun ezagutzen diren zaharrenetakoak dira. Ia hirurehun animalia agertzen dira bertan irudikatuak (errinozeroak, lehoiak, mamutak, zaldiak, bisonteak, hartzak, uroak, basahuntzak, oreinak, etab.), bakarka nahiz taldeka. Batzuk (hienak, hontzak, panterak) ikusi gabeak ziren Historiaurreko artean.