Chatterton, Thomas
Ingeles poeta (Bristol, 1752 - Londres, 1770). Haurtzaroko ametsek, eta Bristolgo katedralaren xarma ezkutuak, XIV. mendeko dazlele bat asmatzera, Thomas Rowley, eta, haren izenean, kutsu zaharreko poemak idaztera bultzatu zuten (Thomas Rowley-ren poemak, 1777an argitara emanak). Poeta zahar asmatuaren iruzur hori ez zen 1875era arte argituko. 1770. urtean, Londresa joan zen idaztetik bizitzeko asmoz baina, inolako laguntzarik ez baitzuen jaso, bere buruaz beste egin zuen, hemezortzi urte zituela, artsenikoa hartuz. Poeta madarikatuen sinboloa izan zen erromantizismoaren garaian (Vigny, Chatterton). Poema batzuk oso ospetsu bihurtu ziren (Karitatearen Balada, Samariar Onaren parabolaren moldapena).