Cueva, Juan de la
Espainiar antzerkigilea (Sevilla, 1546 - Sevilla, 1610). 1574. urtean Mexikora jo zuen Claudio anaiarekin batera, baina 1577. urtean itzuli eta Sevillan jarri zen bizitzen. Tragediak idatzi zituen batez ere: Tragedia de Ayax Telamón (Ajax Telamonen tragedia, Ovidioren Metamorfosiak obratik hartua), La muerte de Virginia (Virginiaren heriotza, Tito Livioren obratik hartua). Erdi Aroko kroniketan eta erromantze heroikoetan oinarriturik hainbat lan idatzi zituen. Lope de Vegaren aitzindaritzat har daiteke.