Cuera
(Erromantxez, Cuera; Al. Chur; It. Coira). Suitza ekialdeko hiria, Grisoien kantonamenduko hiriburua, Plessur ibaiaren ertzean (Rhin harana). 31.193 biztanle. Hizkuntza ofiziala, erromantxea eta alemana. Apezpikutegi katolikoa. XII-XIII. mendeko katedrala, udaletxea (XIV. mendekoa), Erdi Aroko etxeak. Erretorromaniako museoa. Turismogune garrantzitsua, negukoa batez ere. Ehungintza eta janari industria (txokolatea). v Historia. Curia Rhaetorum hiri erromatarra apezpiku egoitza zen V. mendean. Cuerako apezpikuek V. mendetik XV. mendera arte agindu zuten hirian, Habsburgokoekin batera. XV. mendean Alemaniako Inperioko hiri bihurtu zen. 1803. urtean, Suitzako Grisoien kantonamenduko hiriburu bihurtu zen Cuera.