Coolidge, William David
Estatu Batuetako fisikaria (Hudson, Massachusetts, 1873 - New York, 1975). 1906. urtean tungstenozko hariak asmatu zituen, bonbilla elektrikoetarako baliagarriak izan zirenak. 1913an bere izena daraman X izpizko hodia asmatu zuen, ordura arte erabiltzen zen Crookesen hodia baino egokiagoa dena.