Cooley, Denton Arthur
Mediku estatubatuarra (Houston, 1920). Bihotz artifizial osoa gizaki baten gorputzean ezartzea lortu zuen lehen kirurgialaria izan zen (1969, Houstongo St. Luke´s ospitalean), Michael DeBakey eta beste mediku batzuekin batera. Gaixoak hiru egunez eduki zuen aipaturiko bihotza, beste gizaki batena ipini zioten arte.