Cook uharteak
Zeelanda Berriko ipar-ekialdeko uhartedia, Ozeano Barearen hego-ekialdean dagoena. 293 km2 eta 17.754 biztanle (1981). Uharteak bi multzo nagusietan banatzen dira: iparraldekoak (Nassau, Manihiki, Pukapuka,.) eta hegoaldekoak (Rarotonga, Mangaia, Atiu, Mauke eta Mitiaro). Hiriburua: Avarua (Rarotonga uhartean). Nekazaritza: tomateak, kokoak, limoiak, bananak, etab. v Historia. Cook uharteak izen bereko ingeles itsasgizonak aurkitu zituen 1773. urtean. 1888. urtean Britainia Handiko koroaren mendeko lurralde bihurtu ziren eta 1901ean Zeelanda Berriak hartu zituen. 1965. urtetik aurrera gobernu autonomo batek du Cook uharteetako barne arazoen ardura; kanpo arazoak eta babesa, Zeelanda Berriko gobernuaren esku daude.