Cooper, Gary (Frank James Cooper
benetako izena) Estatu Batuetako zinema antzezlea (Montana, 1901 - Los Angeles, 1961). Hollywood-eko antzezle maiteeen eta ospetsuenetako bat izan zen. Gizon arruntaren irudia eman zioten egin zituen lanek. Hauek dira haren film ezagunenetako batzuk: For Whom the Belles Tolls (Norengatik jotzen ote dute kanpaiek, 1943), Sergeant York (York sargentua, 1941), High Noon (Eguerdi betean, 1952).