Cook, James
Ingeles itsasgizona (Marton, Yorkshire, 1728 - Hawai, 1779). Nekazari familia batean sortu zen, eta errege armadan sartu zen gazterik. 1759. urtean Quebec hiriaren konkistan hartu zuen parte eta ondoren San Lorenzoko eta Ternuako mapa hidrografikoak egin zituen (1762-1767). Londresko Royal Society elkarteak aginduta hiru bidaldi egin zituen Ozeano Barera: Sozietateko uharteak, Zeelanda Berria eta Australia mendebaleko kostaldea aurkitu zituen lehenengo bidaian (1768-1771); bigarrenean (1772-1775) Markesen uharteetara eta Vanuatu uhartera (Hibrida Berriak) iritsi zen eta handik hegoaldera jo zuen, Antartikora iritsi ez bazen ere; hirugarren bidaian (1776-1779) Ozeano Artikoraino iritsi zen (Bering itsasoa) eta Europara zetorrela Sandwich uharteetako (egungo Hawai) biztanleek hil zuten 1779. urtean. Cookek eginiko mapa hidrografikoek Ozeano Barea hobeto ezagutzeko aukera bikaina eman dute.