Compiègne
Frantzia iparraldeko suprefetura hiria (Oise, Pikardia), Oise ibaiaren ertzean dagoena. 40.720 biztanle. Saint-Jacques eliza (XIII-XIV. m.). XVI. mendeko udaletxea. XVIII. mendeko gaztelua; Arte Eder, Automobil eta Turismo Museoa daude bertan. Industriagunea. v Historia. Erromatarrek sortu zuten hiria (Compemdium), eta erregetzaren egoitza bihurtu zen merovingioen garaitik aurrera. Compiègneko oihanean (Fôret de Compiègne) sinatu zen, 1918ko azaroaren 11n, alemaniar gudarostearen eta Frantziako ostearen arteko armistizioa. Leku berean izenpetu zuen frantses osteak naziekiko armistizioa 1940. urtean.