Comodoro Rivadavia
Argentina hego-ekialdeko hiri eta portua (Chubut probintzia, Patagonia). Ozeano Atlantikoko San Jorge golkoaren ertzean dago. 72.906 biztanle. Petrolio findegia. Lurralde hartan XX. mendearen hasieran aurkitu zen petrolioari esker (Argentinako ekoizpenaren hiru laurden) hartu zuen indarra Comodoro Rivadaviak. Gas naturala (1.600 km-ko gasbide batek garraiatzen du gasa Buenos Aires probintziako Llavalloeraino).