Comonfort, Ignacio
Mexikoko jeneral eta politikaria (Puebla, 1812 - Guanajuato, 1863). Santa Anaren diktaduraren aurka jarri ondoren, errepublikako behin-behineko lehendakari hautatu zuten (1855). Aurre egin behar izan zien apaizei, militarrei eta kontserbadoreei. 1857. urtean estatu kolpea eman zuen eta Juarezek menderatu zuen 1858an. Estatu Batuetara egin zuen ihes. Mexikora itzuli zenean Maximiliano enperadoreen aldekoek hil zuten Guanajuaton.