Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Komodo

(Lat. Lucius Aelius Aurelius Commodus). Erromako enperadorea 180-192 urteetan (Lanuvium, 161 - Erroma, 192). Marko Aurelioren semea zen; aitak enperadore izendatu zuen Lucius Verus hil zenean (180). Nagia, zakarra eta ankerra, garaia eta indartsua izaki, bere bidegabekeriek eta basakeriek Kaligula ekarri zien gogora erromatarrei. Senatua jainkotzat hartzera behartu zuen, Herkules bizia bailitzan, eta Erroma Colonia Commodiana izendatzea lortu zuen. Bere agintepean arras ugaldu ziren inperioko gaitzak: izurritea, Erromako sutea, desertoreen gerra. Martzia amorantearen aginduz hil zuten enperadorea, lepoa bihurrituta.