Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Commonwealth

Britainia Handian erreinuko antolamendu politikoa adierazteko XVII. mendean erabili izan zen hitza (Res Publica). v Australiako Commonwealth. Australiako estatuen federazioa (1900). v Commonwealth. Commonwealth erakundea Britainia Handiaren mendeko izan ondoren burujabetasuna lortzen hasi ziren herrialdeen artean osatu zuten 1931n (Nazioen Britainiar Commonwealth). Bertako kide diren herrialdeen eremuak, orotara, munduko lurren laurdena osatzen du, gutxi gorabehera, eta munduko biztanleen laurdena bizi da herrialde horietan, hainbat arraza, erlijio eta hizkuntzatakoak. Nazioarteko beste erakunde batzuen kasuan ez bezala, Commonwealthek ez du konstituziorik edo araudirik. Commonwealth osatzen duten estatuen arteko batasunak ez du lege mailan inolako ahalmenik eta urteetan inperio bera osatu duten estatuen arteko batasun morala baizik ez da. Lotura borondatezkoa da, eta estatu bakoitzak Erresuma Batuarekiko leialtasuna agintzea dute erakunde horretan sartzeko baldintza. 44 estatuk osatzen dute Commonwealth-a gaur egun: Irlanda eta Britainia Handiko erresuma (Ingalaterra, Eskozia, Gales, Ipar Irlanda), Malta, Zipre, Kanada, Jamaika, Trinidad eta Tobago, Guyana, Barbados, Bahama uharteak, Grenada, Dominika, Santa Luzia, Nigeria, Tanzania, Kenya, Uganda, Ghana, Malawi, Zambia, Sierra Leona, Lesotho, Maurizio uhartea, Botswana, Seychelle uharteak, Ngwane, Gambia, India, Bangladesh, Sri Lanka, Malaysia, Singapur, Australia, Zeelanda Berria, Papuasia-Ginea Berria, Fiji, Mendebaleko Samoa, Tonga, Nauru, Kiribati, Tuvalu (Gilbert), Salomon uharteak eta Vanuatuko errepublika.