Collett, Camilla
(Camila Wergeland, benetako izenez). Norvegiar eleberrigile feminista (Kristiansand, 1813 - Christiania, egun Oslo, 1895). Henrik Wergeland poetaren arreba zen, hala ere, bere anaiaren aurkaria zen Johan Welhaven-ez maitemindu zen. Erantzunik gabe geratu zen maitasun hori dago Collett-en lehen eleberriaren oinarrian: Amtmandens Døttre (Alkatearen alabak, 1854-1855). Adore handiz idatziriko lana da, emakumearen askatasun eta zoriontasunerako eskubidearen aldekoa; aro berri baten hasiera ekarri zuen Norvegiako etikaren historian. Feminismoaren aldeko ideiak azaltzen ditu bere lan guztietan: Gau luzeetan (1861) eta Azken Orriak (1868-1873), oroitzapenak biltzen dituen liburuak eta Emakume mutuen aldean (1877) eta Joeraren kontra (1879-1885), emakumeen eskubideen aldeko idazkiak besteak beste. Collett-en obrak eragin handia izan zuen Ibsen-engan.