Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Colorado

Estatu Batuetako bi ibairen izena.  v  Estatu Batuetako mendebaleko ibaia (2.334 km). Rocky Mountains mendietan sortzen da (Colorado estatuko ipar-mendebalean) eta Utah estatutik igaro ondoren Arizonako lurretan sartzen da. Arizonako ordokietan (Coloradoko ordokiak) arroila sakonak sortzen ditu, Coloradoko Kanoi Handia (Grand Canyon of Colorado) adibidez. Colorado ibaiak aintzira zabala osatzen duen Hoover urtegia (Hoover Dam) hornitzen du eta handik aurrera Arizona, Nevada eta Kalifornia estatuen artean muga egiten du. Kaliforniako golkoan itsasoratzen da, Mexikon 128 km egin ondoren.  v  Estatu Batuetako hegoaldeko ibaia (1.560 km). Texas mendebaleko Llano Estacado izeneko goi-ordokietan jaiotzen da eta Mexikoko golkoan itsasoratzen, Texasko estatua zeharkatu ondoren. Austin hiritik igarotzen da.