Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clermont-Ferrand

Frantzia erdialdeko prefetura hiria (Puy-de-Dôme). 161.203 biztanle. Notre-Dame katedral gotikoa (XIII-XIV. m.). Notre-Dame-du-Port eliza, Auverniako arkitektura erromanikoaren erakusgarri nagusia. Eraikuntza zaharrak. Museoak. Apezpikutegia. Industria hiria da. Kautxu langintza da Clermont-Ferrand-eko ekonomia jarduera nagusia (Michelin eta Bergougnan enpresak). Merkataritzagune garrantzitsua. Unibertsitatea. v Historia. Nemossos deitu zuten antzina, baina gerora Augustonemetum izen erromatarra hartu zuen. Hainbatetan suntsitu eta berriro eraiki ondoren, Auverniako hiriburu bihurtu zen; Clarus Mont izena hartu zuen garai hartan. Filipe Augusto erregeak ezarri zuen Frantziako koroaren mendean (1218). Bertan aldarrikatu zuen Urbano II.a Aita Santuak I. Gurutzada. 1633an Clermont eta Montferrand hiriak batu ziren eta horrela sortu zen Clermont-Ferrand.