Cleveland, Stephen Grover
Estatu Batuetako politikaria (Caldwell, New Jersey, 1837 - Princeton, 1908). Demokraten alderdikoa zela bi aldiz izan zen Errepublikako lehendakari (1885-1889 eta 1893-1897). Estatu Batuak Kuban ez sartzearen alde eta Puerto Rico eta Filipina uharteak Estatu Batuetara biltzearen aurka azaldu zen.