Estatu Batuetako hiria eta portua. Ohio estatuko iparraldean, Erie aintziraren ertzean dago. 750.903 biztanle (hirialdeak 2.064.194 biztanle ditu). Merkataritza portu garrantzitsua. Industria astuna (altzairuak, aluminioa, motorrak, automobilak). Unibertsitatea eta arte museoa.